Borrokoxko mendia

zuriain·k

2009/05/06 - 09:16

Borrokoxko, hegoaldeko ikuspegia
Borrokoxko, hegoaldeko ikuspegia
©zuriain (2009-08-06)
2623 klik
Altuera:1.389 m
Beste izenak: Beltzoki
Mendialdea:Aretako mendiak
Abiapuntuak:
  • Elkoatz
  • Aietxu
  • Erremendia
Lurraldea:Nafarroa

Aretako mendirik garaienetako bat izanik ere, Borrokoxkok bazter utzita ematen du, mendizaleen begiradak Baigura erraldoira edo, gehienez ere, hurbileko Erremendiara zuzentzen direlarik. Bere kokapen urrunak eta alde guztietatik azaltzen duen profil lau eta oihantsuak zerikusia izanen dute seguruenik bazterketa horrekin. Nolanahi ere, bai Elkoatz eta Aietxutik abiatzen diren bideak bai Erremendiako goi ordokikoak edertasun paregabekoak dira, eta gailurretik ikuspegi oso mugatuak izanen ditugun arren, mendi honek behatoki ugari eskaintzen du. Horrez gain, isolamendu horrek berak fauna oso aberats baten bizileku bihurtu ditu inguru hauek.
M. Belaskoren hiztegian irakur dezakegu mendi honen izena "Berro" (Malkarra, pitzadura) eta "Kasko" hitzetatik datorrela.

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..

1·tik 26·ra, 26 guztira