Betatugaña mendia

zuriain·k

2009/03/10 - 09:35

Betutagañako talaia
Betutagañako talaia
©zuriain (2009-03-10)
2778 klik
Altuera:995 m
Mendialdea:Areta
Abiapuntuak: Ibiltzieta
Lurraldea:Nafarroa

Zaraitzuko eta Aretako mendien artean bada harbitxi ezkutu bat, Laurentzeko iturburua. Zaldaña eta Arraztegia sakanek bat egiten duten puntuan iturburu oparo bat eta antzinako errota bat daude, mendiz inguraturik, txoko ezin ederragoa osatuz. Bertako landaretza eta fauna ere balio handikoak omen dira, inguru horietako isolamendu handiaren eraginez.
Betatugaña mendia aitzakia ona izan daiteke mendialde honetako sekretuak hobeki ezagutzeko. Ez du ematen gailurra oso bisitatua denik, baina talaia bikaina eskaintzen du Areta eta Zaraitzuko mendien gainean.
Izenaren jarrorriari dagokionez, M.Belaskok dio "betatu" (debekatu, erreserbatu) hitzetik datorrela.

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..