Azpala mendia

zuriain·k

2012/01/30 - 14:03

Azpalako gailurra
Azpalako gailurra ©zuriain (20110425)
1507 klik
Altuera:1.032 m
Mendialdea:Urbasa
Abiapuntuak:
  • Zunbeltz
  • Irantzuko monasterioa
  • Ibiriku
Lurraldea:Nafarroa

Urbasa eta Andia bereizten duen akatsaren inguruan hainbat bizkar luzatzen dira, ipartik hegorako norabidean. Azpala eta Planilla ditugu gain horietako batzuk, ez Dulantz edo Krezmendi bezain ezagunak baina interesgarriak ere beren bakardadean. Planilla bizkar harritsu eta soila dugu, izen bereko zutarria gordetzen duena gainaldean. Bizkar luzea dugu Azpala ere, baina pagadiak erabat estalita. Haien arteko sakanean, San Kristobali eskainitako baseliza txikia aurkituko dugu.

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

San Kristobal eraikina (656 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..