Axkorrigan mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Buzoia
Buzoia ©Enezubi (20240822)
4079 klik
Altuera:1.095 m
Beste izenak: Aizkorrigane
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Areatza
  • Urigoiti
Lurraldea:Bizkaia

Atxulaurrera helduta, metro batzuk beherantz egin eta lehenengo oinbidea ezkerretara Arrabara joateko da ia Itxina erdia zeharkatuta. Beherago eginez gero eskoinetara (marka berdeak) Supelegorrera artez. Eta ezker aldetik Supelegorrera baina Arkuaxpe haitzulotik (tunel bat da) zeharkatuta. Lehenengo bidetik joanez gero, Supelegorrera heldu baino apur bat lehenago AXLOR trokean beste haitzulo bat dago. AXKORRIGANERA joateko Supelegorren ezker aldetik abiatzen da oinbide bat (harri-pilak eta plastikoak adarretan) Atxaraguneraino. Hortik tontorrera nahiko malkartsua da. Atxulaur eta Axlor aldea ikaragarri polita da. MIkel Erro, I

Mendialdea*: Gorbeia

Ibilbideak

IbilbideaAbiapuntuaGorabeheraNork
La magia de Itxina Pagomakurre Tito Pueyo

Iruzkinak

    politena dala

    bearreskoak dira atxako argazki obeagoak, erdiko atxa eta abar

    Gaur egon naiz bertan (oporretan nago). Bizkaiko zerrendako nire azken mendia izan da. Lainoa zela eta ez nintzen bakarrik joaten ausartzen. Dena dela, ibilbidea oso erraza da: Atxulaurko begitik Supelegor leizera marra berdeak jarraituz. Hortik aurrera, zintak eta harri multzoak gidari, 20 minututan heltzen da tontorrera.

    Atxulaurrera helduta, metro batzuk beherantz egin eta lehenengo oinbidea ezkerretara Arrabara joateko da ia Itxina erdia zeharkatuta. Beherago eginez gero eskoinetara (marka berdeak) Supelegorrera artez. Eta ezker aldetik Supelegorrera baina Arkuaxpe haitzulotik (tunel bat da) zeharkatuta. Lehenengo bidetik joanez gero, Supelegorrera heldu baino apur bat lehenago AXLOR trokean beste haitzulo bat dago. AXKORRIGANERA joateko Supelegorren ezker aldetik abiatzen da oinbide bat (harri-pilak eta plastikoak adarretan) Atxaraguneraino. Hortik tontorrera nahiko malkartsua da. Atxulaur eta Axlor aldea ikaragarri polita da.

Gertuko helburuak

Supelegor koba (493 m.ra) · EGALASABURU tumulua (638 m.ra) · Arkuaxpe koba (834 m.ra) · Atxulo koba (959 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..

1·tik 59·ra, 59 guztira