Atxuela mendia

zuriain·k

2010/01/08 - 13:45

Atxuela
Atxuela ©zuriain (2010-01-08)
2856 klik
Altuera:828 m
Abiapuntuak:
  • Azpilkueta
  • Otsondo Mt.
  • Eskisaroiko lp
Lurraldea:Nafarroa

Alkurruntz eta Legate arteko mendikateak Baztan ibarra mugatzen du mendebaldetik, Bertizko basotik bereiziz. Alkurruntz, Legate eta Ezkiz bezalako kasko harritsuak alde batera utzita, mendilerro honetako mendiak bizkar belartsu borobilak dira, lepo zabalek uztartuta. Orabideako errepidexka sigi-saga dabil mendikateko hegietan barrena, hango baserri ugariak elkartuz, Otsondoko mendatean amaitu arte.
Atxuela mendi interesgarria dugu, batez ere bere gailur zabaletik goza daitezkeen paisaia zoragarriengatik, baita haraino daramatzan bide ederrengatik ere. Monumentu megalitikoak ere ugariak dira, nahiz eta Atxuela ingurukoak antzemangaitz samarrak izan.
Atxuelaz gain, beste hainbat mendi interesgarri aurki ditzakegu inguru honetan: Larro, Larrondo, Urruspil, Ezkiz... Seguruenik, mendien zerrenda ospetsuak jasotzen duen Unboto baino interesgarriagoak.
Belaskoren hiztegian, mendi honen izenaren etimologia posibleaz gain (atx -"haitz"- +ola), irakur dezakegu Madozen arabera Jose Bonapartek mendi honen gailurrean eman zuela bere azken gaua, Frantziara ihes egin aurretik. Behintzat paisaia ederrak nahigabea arinduko zion erregeari...

Ibilbideak

IbilbideaAbiapuntuaGorabeheraNork
Atxuela eta Larrondo mendiak Eskiraroiko lepotik Eskiraroiko lepoa 673 m zuriain

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

ATXUELA tumulua (16 m.ra) · ATXUELAKO LEPOA tumulua (263 m.ra) · ANDREGAIN 2 hego harrespila (461 m.ra) · ANDREGAIN MENDEBALA harrespila (603 m.ra) · ANDREGAIN 1 ekialde harrespila (634 m.ra) · ANDREGAINGO LEPOA harrespila (838 m.ra) · ANDREGAINGO LEPOA tumulua (845 m.ra) · ATXUELA 2 tumulua (899 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..

1·tik 31·ra, 31 guztira