Artxuba mendia

zuriain·k

2008/09/22 - 09:16

Artxubako gailurra
Artxubako gailurra ©zuriain (2008-09-22)
3723 klik
Altuera:1.046 m
Beste izenak: Artxuga
Mendialdea:Artxuba
Abiapuntuak:
  • Arangozki
  • Agoitz
  • Arizkuren
Lurraldea:Nafarroa

Artxuba mendilerroa Zarikietaren iparraldean hedatzen da, ekialdetik mendebalderako norabidean. Zarikieta mendialde nahiko ahaztua bada, Artxuba guztiz ezezaguna da. Itoitz ur azpian utzi baino lehenago, ohiko igoera Rala herrixkaren inguruetan hasten zen. Orain, ordea, askoz ere bide luzeagoa egin beharko dugu tontorreraino iristeko. Bestalde, nahasmen handia izaten da gailurraren kokapenari dagokionean: mendilerroko gainaldean ez dago gorabehera handirik eta altuera desberdinak azaltzen dira begiratzen dugun maparen arabera. Hala ere, Diputazioaren tako geodesikoa 1046 metroko kota batean dago. Gainera, kota hau dorre moduko talaia airoso bat da, eta paisaia eder batez gozatuko dugu. Inon izatekotan, hemen dago Artxubako gailurra. On egin!

Iruzkinak

    Profile picture for user zuriain

    Atarrabiako Idoskia taldeak Artxuban txartelontzi berria jarri zuela jakinik, aspaldi geunden hara hurbiltzeko gogoz. Aitzakia ederra zen Zarikieta eta Artxubako paraje bakarti hauek berbisitatzeko. Txartelontzia malkar batean dago, gailur nagusietatik ipar aldera, Aritzkuren zonaldearen gainetik ikuspegi zabala duen balkoi moduko batean. Kairna duen gailurretik abiaturik, ezpelekin borroka egin beharko dugu hamar minutuz, bidexkak bilatuz. Baina nekeak ordaina izanen du, txartelontzia benetako artelana baita, Atarrabiako frontoiaren plaza xehetasun guztiekin egina baitago. Ikuspegia ere arnasa galarazteko modukoa. Merezi du ibilbide luze hau egitea, saria ziurtaturik baitugu.

Gertuko helburuak

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..