Altuera:960 m
Zerrenda:Euskal Mendiak
Mendialdea:Itzalle
Abiapuntuak:
- Itzalle
- Galotze
Lurraldea:Nafarroa
Galotze eta Itzalle arteko errepidetik hegoaldean gailentzen den haitz zorrotza da Artasoeta. Inguru horretan ohikoak diren haitz bakartietako bat da, ezezaguna mendizale gehienentzat, baina interesgarria bai gailurretik izanen dugun paisaia zabalarengatik, bai bidean ezagutuko ditugun txoko ederrengatik. Bazter horietako bat Artasoetatik hegoaldera aurki dezakegu: Oihanburua mendia, 1002 metrokoa, Artasoeta baino garaixeagoa, baina ikuspegi mugatuagokoa.
Iruzkinak
Komentariorik ez..

