Altuera:910 m
Beste izenak:
Arrolamendi
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
- Legazpi
- Oñati
- Deskarga
- Antzuola
Lurraldea:Gipuzkoa
Pinuz inguratuta dago bere gain borobila, larre eremu zabal eta soila. Gasbideak zeharkatzen du larrearen azpitik alderik alde gain hau eta motorrak hasiak dira bideak urratzen tarte batzuetan. Baina ibiltzeko inguru atsegina eta garbia da oro har. Arranoaitzeko gaina dauka HMko lepoarekin lotuta eta erraza da harainoko bidea egitea, nahiz Gorostiagaraino luzatzea, gora-behera oso txikia baita horien artean. Bada tarte horretan historiaurreko zenbait aztarnategi.
Mendialdea*:
Arrolamendi
Ibilbideak
| Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
|---|---|---|---|
| Arrolamendiko tontorrak lotzen | Deskarga | 790 m | Jose |
| LARREA(ALAVA) .. Arrola | LARREA(ALAVA) | BatenBat |
Iruzkinak
Gertuko helburuak
ARROLAMENDI I tumulua (225 m.ra) · Ardanbidetaburu tumulua (852 m.ra) ·
Beste mapatan ikusi
Waypoints
Komentariorik ez..

Informazioa
Nik beste Arrola bat ezagutzen dot. Bizkaian dago, Nabarnizen hain zuzen be, eta 532 metroko altuera dauka. Ondo egongo zan mendi honi buruz be informaziñua jartzia. Mendixak, ipar-ekialdian Nabrniz bera, ekialdian Illuntzar eta hego-ekialdian Aulesti dauka.
Re: Informazioa
lehendik ere sartuta dago Arrola hori. begiratu bizkaiari dagokion atalean.
Salda beroa
Arrolamenditik behera, gasbidea (Legazpirantz) jarraituz, Kimu Berri aterpetxoa dago.
Igandero salda beroa eskaintzen zaie mendizaleei bertan, borondatearen truke.
Antzuolatik ere badago Arraolara juatea.
Antzuolako Arraola mendi taldeak antzuolatik arrolara juateko bidea markaturik dauka.