Altuera:853 m
Beste izenak:
- Alaketa
- Alaketa
Zerrenda:Euskal Mendiak
Abiapuntuak:
Ola
Lurraldea:Nafarroa
Aitzarbilen hegoaldean, erliebe nahasiko mendialde bat zabaltzen da, pagadi amaiezinez estalia, eta batzuetan, karst deserosoek babestua. Hegoalderago jo eta mendiak altuera galduz joanen dira, belardiek hartuko diete pagadiei tokia, Ultzamako ordoki gozoetara iritsi baino lehen.
Paisaia zabalik ez dugu ikusiko gain hauetatik, baina pagadietako itzalpea eskertuko dugu udan, eta udazkenean, sorpresa bat baino gehiago aurki genezake bazter hauetan...


Sugegorria tontorrean
Tontorraren inguruan argazkiak ateratzen nenbilela sugegorria topatu nuen, eguzkia hartzen zebilena. Ni ikusi orduko orbel artean ezkutatu zen. Ez nintzen lasai ibili tontorretik urrundu arte!