Arrigorria mendia

zuriain·k

2013/01/04 - 12:02

Arrigorria
Arrigorria ©zuriain (20120401)
1843 klik
Altuera:1.088 m
Abiapuntuak: Itzalle
Lurraldea:Nafarroa

Zaraitzuko Itzalle herria inguratzen duten harkaitz ikusgarrienetakoa dugu Arrigorria. Agian horregatik jasoko zuen 1987ko mendien katalogoak, haitz hau ez baita ez altuena ez zorrotzena inguru hauetan.
Arrigorriak Atagaitzeko harratea zaintzen du mendebaldetik. Pitzadura sakon honetan, urjauzi ikusgarria ikus daiteke sasoi euritsuetan, eta horregatik bakarrik merezi du bisita. Hori bai, gain hau inguruko basatienetakoa da: harri karstifikatuari landaretza deserosoa gehitzen zaio. Ez da beraz, erraza izanen gailur honetara iristea. Saria tontorrean bertan jasoko dugu, paisaia paregabe baten moduan.

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

SAGARRANA trikuharria (734 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..