Aizkorriko mendilerroa zulatzen duen San Adriango tunelaren inguruetatik beste kate apalago bat zabaltzen da hego-ekialderantz, Aratz-Allaitz-Umandia harroagoaren paraleloan. Kate honek Añarri erreka estutzen du ekialdetik, gero Altzania bihurtu eta Urdalurko urtegian atseden egin ondoren, Sakana osoa Arakil izenaz zeharkatu eta Argarekin eginen du topo Iruñerrian, Mediterraneo urrunaren bila joan baino lehen.
Mendikate apal honen gainik ezagunena Txurruko Punta dugu. Iparralderago Unamendi gaina aurkituko dugu, Beundako atsedenlekua zainduz.
Añabaso da soka honen azken gain garrantzitsua, Sancti Spirituseko baselizaren inguruan Aizkorriko soka nagusiarekin topo egin aurretik. Ez da oso gailur nabarmena, eta basoa ia tontorreraino bertaraino iristen da, baina zuhaitzek ez dute paisaia eragozten. Ondorioz, Aizkorriko ikuspegirik ederrenetako batzuez gozatzen ahalko dugu Añabasotik.
Ibilbideak
| Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
|---|---|---|---|
| Otzaurte-Txurrukopunta-Añabaso-Otzaurte | Otzaurte | 600 m | Xabiaram |
| Aratz Beundatik | Beunda parkea | 1100 m | inaxio |
| Añabaso eta Iramendi Otzaurtetik | Otzaurteko mendatea | zuriain | |
| Otzaurte .. Añabaso | Otzaurte | mou |
Iruzkinak
Komentariorik ez..
