Aldaxur mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra
Tontorra
©Galdos (2003-02-25)
3100 klik
Altuera:1.190 m
Beste izenak: Aldasur
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Adoain
  • Aietxu
  • Ongotz
Lurraldea:Nafarroa

Urraul Goiti ibarraren gainean altxatzen diren mendirik haidorren eta ezagunena izanen da Aldaxur. Harkaitz ikusgarri batek koroatzen du mendi honen gaina eta horrek ahalbidetzen du ikuspegi ezin zabalagoak izatea bertatik. Inguruko gailur gehienek ez bezala, Aldaxurrek oso markaturik dauka gailurra: gurutze handi bat, aldare bat, erpin geodesikoa eta oroitarria. Txartelontzirik ez ordea: Tx. Nankik jarritako buzoitxo zaharra desagerturik dago egun. Ohiko igoera Aietxukoa da, baina badago aukera Adoaindik edo are Itzalletik ere abiatzeko.
Mikel Belaskok bere hiztegian dio seguruenik mendi honen izena "aldats" (aldapa) eta "sudur" hitzetatik datorkeela, garai batean Alda Sudurra eta Aldasurra izenak jaso baitzituen.

Ibilbideak

IbilbideaAbiapuntuaGorabeheraNork
Adoain-Aldaxur-Carrascal 812 m zuriain

Iruzkinak

    Txango atsegina goiz batean egiteko bakartasunez. Aietxutik hartu behar dugun pista errekaraino eramango gaitu zubi bat pasa ostean. Beste errekatxo jauziz gurutzatu ostean ezkerraldetik jarraituko dugu basoan barna jadanik. Hortik aurrera ez dugu zalantzarik izango Aldaxurreko tontorraraino. Ikuspegi ederra goza daiteke gailurretik,Pirinioa, Baigura, Saioa, Elke, Adi, Aralar eta abar...

Gertuko helburuak

Carrascal mendia (787 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..