Altuera:923 m
Zerrenda:Euskal Mendiak
Abiapuntuak:
- Nabatz
- Beltzuntze
- Anotz
Lurraldea:Nafarroa
Ezkabarte eta Xulapain ibarren artean, zonalde menditsu bat hedatzen da, baso trinkoz estalitako bizkar piku eta batzuetan deserosoak. Mendurro ezagunagoaren iparraldean, Aldaun mendia altxatzen da, Erateko lepoak bereizita. Bizkar luze eta harritsua dugu Aldaun, pinuz, ezpelez eta haritzen familiako beste hainbat zuhaitzez estalita. Kontuz ibili beharko dugu bidexka urriak ez galtzeko, bestela geure buruak (eta hankak) nahiko kinka deserosoetan jarriko baititugu. Gailurrean ez dugu sari handirik topatuko... beste gain bat zapaltzeko plazerraz gain. Zeuen esku.
Mendi honen izenari dagokionez, M. Belaskok dio "Alde" (aldats, aldapa) eta "gune" hitzekin duela zerikusirik.
Iruzkinak
Komentariorik ez..

