Urreako Haitza mendia

inaxio·k

2008/03/24 - 08:00

Azkarate aldeko bidetik
Azkarate aldeko bidetik ©inaxio (20080320)
3010 klik
Altuera:786 m
Beste izenak:
  • Urreagako Haitza
  • Urraitza
Abiapuntuak:
  • Azkarate
  • Bedaio
  • Amezketa

Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan dagoen haitz multzo batek osatzen du Urreako Haitza, Azkarate eta Bedaio herrien artean. Ingurune polita da, ikusgarria, baina Balerdi hain gertu dagoenez, zail da nonbait mendizalearentzat haiek aintzat hartzen. Katalogo ofizialean ere ez da haitz honen aipamenik jasotzen, nahiz eta bere tontor nagusian hiru buzoi izan. Beste haitz apalago batek osatzen du multzoa iparralderago eta Ekialdekoa, Azkarate aldekoa, dute alderdirik malkartsuena (eta ikusgarriena).
Azkaratekoa da igoerarik nabarmenena, izan ere GR20aren arrastoak eramango gaitu herritik mendiaren oinera neke handirik gabe, baina Bedaio ere gertu gelditzen da, Mendebaldean. Bide luzeagoak nahi izanez gero, Amezketatik edota Araxes errekaren aldamenetik abiatu zaitezkete.

Mendialdea*: Aralar

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

TRIKUTSETA trikuharria (511 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..

1·tik 30·ra, 30 guztira