- Selva de Oza
- Les Forges d'Abel
Glaziareak eratutako goi-lautada bat da Aguas Tuertas izenekoa, Bisaurin gailentzen den mendialdearen iparraldeko isurialdean datzana, mendi malkartsuen artean. Lautada zeharkatzen duen errekak ordokiari ihes egiteko urratu duen ubide bihurria da inguru honetako irudirik adierazgarriena, izan ere suge baten antzera, ezker eskubi bihurtuz bilatzen du Oza aldera eramango duen haitzartea. GR11ak ere zeharkatzen du ordokia, Lañetera mendiaren bazterretik, bere bi kilometro inguruko luzeran. Badira inguruan ibilbidea osatzeko interesgarri gerta daitezkeen beste zenbait jomuga: Estanes aintzira esaterako, HEan, edota Acue/Gabedaille eta Aillary mendiak, IEan.
Ibilbideak
| Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
|---|---|---|---|
| Aguas Tuertas zeharkatuz Estanes aintzirara | Ozatik Aguas Tuertasera igotzen den bidea | 650 m | Jose |
Iruzkinak
Komentariorik ez..
Gertuko helburuak
AGUAS TUERTAS E trikuharria (254 m.ra) · AGUAS TUERTAS tumulua (477 m.ra) · CARDAL trikuharria (868 m.ra) ·
Waypoints
Komentariorik ez..
