Mota:Eliza
Lurraldea:Mañaria
Mendea:
XVI
Iraupen egoera:
Ona
Durangaldeko eliza ederrenetakoa eta balio handienetakoa duena, Mañariako udalerrian dago: Jasokundeko Andre Mariaren parrokia edo Andre Maria eliza. Eraikin arranditsu honek zortzi aldeko gaina duen habearte bakarra eta arkupe dotorea ditu. Gainera, errenazimendu garaiko egiturari eusten dion egurrezko ganga ere azpimarratzekoa da. Halaber, bost erretaulak eta organoa ere eliza dotore honetako funtsezko elementuak dira. Erretaula nagusia, bestalde, egur polikromatuzko egitura barroko garrantzitsua da.
Comentarios
No comments.
Near targets
Kurutze Santu ermita (119 m.ra) · Mañaria (195 m.ra) · Etxaburuko Dorretxea dorretxea (854 m.ra) ·
Beste mapatan ikusi

