Basakaitz mendia

zuriain·k

24/10/2014 - 14:11

Uitzi inguruko mendiak (Mergelu) Basakaiztik
Uitzi inguruko mendiak (Mergelu) Basakaiztik ©zuriain (20141023)
1394 klik
Altitud:885 m
Mendialdea:San Pablo
Puntos de partida:
  • Uitzi
  • Santa Engrazia

San Pablo mendikatetxoak Aiztondo mendian du punturik gorena, eta ilargi erdi baten moduan zabaltzen da Larraungo Etxarri eta Aldatz herrien gainean. Basakaitzeko gainak ixten du mendilerro hau mendebaldetik, Uitzi herritik hurbil. Garai batean Iruñea eta Donostia lotzen zituen Plazaola trenak bazter hauek zeharkatzen zituen, geografia zail honi modu harrigarrian aurre eginez. Egun trenbide zaharra berritu egin da, ibiltarien gozamenerako. Uitzi ondoko geltoki ederrak zutik dirau, eta garai batean bertan zamatzen zen Basakaitz hego-mendebaldean zegoen Concha meategiko zink minerala. Inguruko mendi gehienen antzera, eta izenak ederki adierazten duen moduan, Basakaitz pagadi zabalen erdian gailentzen da, ibilbide atseginen aukera ederra.

Comentarios

No comments.

Near targets

MUSULUN trikuharria (926 m.ra) · AZPELATEGI trikuharria (969 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

No comments.

1·tik 22·ra, 22 guztira