Altsanga mendia

inaxio·k

21/09/2025 - 09:12

Altsanga tontorra
Altsanga tontorra ©inaxio (20250920)
38 klik
Altitud:617 m
Beste izenak: Altxanga
Mota:Mendia
Mendialdea:Larrun
Lurraldea:Sara

Larrun handiaren IEan nabarmentzen den gandor harritsu bat da Altxanga, ingurukoak bezala harri-gorrizko arlauzez osatua. Gain aldeko gandorrean gora-beherak txikiak dira eta ez da erraza erabakitzen zein den haitz garaiena, baina bada erdi aldean harrizko murruez atondutako eremu txiki bat "tontor" izendatzeko aproposa ematen duena.

Bere inguruan hainbat bidezidor pasatzen da Larrunerako bidean (trenbidea ere bai, bere hegoaldeko magaletik), beraz igoera errazeko mendia da. Bere mendebaldeko hegiaren oinean zabaltzen den ordokian Iturriederretako zohikaztegia dago (Les Trois Fontaines), Larrun aldetik datorren urak eratutakoa, errekasto bihurtu eta Azkaine aldera jaisten hasi bitartean. Ibiltzeko inguru ederra da.

Comentarios

No comments.

Near targets

AIRAGARRI 6 harrespila (326 m.ra) · AIRAGARRI harrespila (336 m.ra) · GOROSTIARRIA (?) trikuharria (352 m.ra) · SUALAR harrespila (377 m.ra) · GOROSTIARRIA harrespila (453 m.ra) · ITURRI EDER harrespila (549 m.ra) · ALTSAAN I* trikuharria (776 m.ra) · ALTXANGA harrespila (799 m.ra) · LES 3 FONTAINES (?) trikuharria (843 m.ra) · TROIS FONTAINES ERREKA harrespila (957 m.ra) · ANIOTZBEHEREKO BORDA zutarria (992 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

No comments.