Santa Marina mendia

inaxio·k

09/06/2005 - 22:18

Tontorra
Tontorra ©inaxio (20090719)
3224 klik
Altitud:1.061 m
Puntos de partida:
  • Iturmendi
  • Bakaikua
  • Bihoitza
Lurraldea:Nafarroa

Baiza eta Bargagain arteko ertzaren erdialdean dago Santa Marina gaina eta aldamenean duen ermitari zor dio izena, eta izana, izan ere ez du bestela nabarmentzeko gauza handirik. Buzoitik 250 m.ra dago ermita, Ean, beste bi eraikinen ondoan. Horietako bat aterpe libre gisara egokituta dago, sutoki, mahai eta lotarako ganbara eta guzti. Inguru hartan nahikoa arrotz ematen duen pinudi batek hartzen du Urbasa aldeko isurialdeko eremu zabal bat eta nabari du ez dela hura horretarako leku aproposa. Ean, ermitatik beste 250 metrora, Urdiain, Iturmendi eta Bakaikuko bideak jasotzen dituen mendatea dago, aldapa gogorrean eta pagadiaren itzalean gora datozenak. Hko isurialdean berriz Urbasako larre, baso eta eremu karstikoak osatutako paisaia ederrak. Ez dago Euskal Herriko Mendien Katalogoan, baina inguru horietan barrena ibiltzeko beste aitzakia egoki bat da.

Mendialdea*: Urbasa

Ibilbideak

IbilbideaAbiapuntuaGorabeheraNork
Ataken erabilerari eutsi! Iturmendi JFdeA

Comentarios

No comments.

Near targets

Beste mapatan ikusi

Waypoints

No comments.

1·tik 44·ra, 44 guztira