Irugain Haitza mendia

zuriain·k

17/11/2008 - 10:15

Irugain haitza
Irugain haitza
©zuriain (2008-11-17)
2820 klik
Altitud:983 m
Mendialdea:Aretako mendiak
Puntos de partida:
  • Jakoisti
  • Aietxu
Lurraldea:Nafarroa

Aretako mendiek adar bat luzatzen dute Aietxu herriaren gainera, Jakoisti herrixka despopulatutik bereiziz. Mendi horiek hurbileko Aritzgaina, Borrotxulo edo Aldaxur baino apalagoak izanik ere, interes handikoak dira: harrizko gainak dituzte eta inguruko mendien panoramika ezin ederragoak ahalbidetzen dituzte. Besteak beste, Jakoistigaña, Txitxurrondo eta Irugain haitz ikusgarria aurkituko ditugu mendialde honetan. Irugain Haitza Jakoistigaña mendiaren mutur batean dago, eta mendiko punturik altuena ez izanik ere, behatoki ikusgarria da. Jakoistigañako gailurra, ordea, itxiagoa da, baina ipar-ekialdean taiaia zorabiagarria dauka, zonalde bakarti honen gaineko ikuspegiaz gozatzea ahalbidetzen duena.
Mendi anitz ez dira katalogo ez liburuetan agertzen, baina horrek ez du erran nahi interesik gabeak direnik. Askotan, sona handikoenek baino sorpresa atseginagoak gordetzen dituzte.

Comentarios

    Kaixo. Paraje eder horietan aurreko igandean (2012-1-22) egindako ibilbidean igo nintzen mendi honetara, eta gainean buzoia hautsita dagoela ikusi nuen. Bazirudien nahita egindakoa zela.
    Por zierto, nahiz eta mendi honen inguruan argazki kamara galdu dudan, paraje eta bazter ikusgarriak dira.

Near targets

Artxutako harriak mendia (631 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

No comments.