Altitud:801 m
Beste izenak:
- Belogain
- Bordaburu
Zerrenda:Euskal Mendiak
Puntos de partida:
- Etxaide
- Gendulain-Odieta
Lurraldea:Nafarroa
Odieta eta Anueko bailaren artean kate oihantsu bat zabaltzen da, ehiztariak beste inor ibiltzen ez den horietakoa. Baso itxiek ia erabat estaltzen dituzte gain horiek, eta horregatik eskertzen dira paisaia ikustea ahalbidetzen duten talaia bakanak.
Koordenatuetan kateko punturik altuena jarri dudan arren, tokiak ez du interes handirik, bideak zeharkaturiko puntu zehaztugabeko bat baita, basoaren erdian.
Hegoalderago joanez gero, ordea, pare bat talaia harritsu aurkituko ditugu, ehiztariek beren postuak jartzeko baliatu dituztenak. Behatoki eder horietatik Anue eta Odietako paisaia zabalez gozatuko dugu.
Comentarios
No comments.
Near targets
Gendulain caserío (942 m.ra) · San Sebastian ermita (959 m.ra) ·
Beste mapatan ikusi
Waypoints
No comments.

