Errenteria udalerria

inaxio·k

01/01/2008 - 10:45

Lurraldea:Gipuzkoa
Beste izenak:
  • Renterí­a (es)
  • Orereta
  • Errenteri (eu)
  • Errenderi (eu)
  • Rente (es)
  • Villanueva de Oiarso
Body:

Errenteria da eskualdeko herririk handiena hirigunea eta biztanleriari dagokionez, baina Oiartzunek lurralde zabalagoa dauka. Oiartzundik bereizi zen 1320 urtean eta hortik datorkio mapan erakusten duen lurralde-egitura berezi hori. Hiru zatitan bereizten dela esan daiteke: hirigunea, baserri eremua eta mendialdea.

Udalerriko kultur ondareari dagokionez, Erdi Aroko hirugune historikoa azpimarratu behar da. Eusko Jaurlaritzak kultura-ondasun gisa deklaratu du, multzo monumental kategorian, eta honako monumentu hauek ditu: Jasokundeko Andre Mariaren eliza, Erdi Aroko dorretxeak eta leinu-etxeak. Horrez gain, komentu zein baseliza ugari daude herrian, Agustinen komentua eta Madalena Basilika, kasu.

Hirigune historikoaren barruan eta Kapitainenea oinetxearen barruan, Jantziaren Zentroa muesoa dago. BertanJanzkeraren mendez mendeko bilakaera ezagutzeko parada eskeintzen dio, nahiz modaren historia eta janzkera usadioen bilakaera Euskal Herrian.

Hirigune historikotik irten eta Oiartzun ibaia Arditurrirako bideko bidegorria jarraituz, Errenteriak duen eraikin historiko batetik pasatzen da, Xv. mendekoa, Fanderiako errota, Ibaiaren etxea, hain zuzen. Gaur egun ehotzearen mekanismoa eta errotarriak lanean ikusiko diaiteke eta gure kultur eta ibai-ondareari buruz gehiago ikasi.

Urtean zehar bi kultur ekitaldi nagusi ospatzen dira Errenterian: maiatzeko bigarren hamabostaldian, Musikaste jaialdia; eta Atlantikaldia, kultur topagune eta musika jaialdia, iraileko hirugarren astean.

Eskualde, elkargo edo mankomunitateak:

No comments.

1·tik 30·ra, 30 guztira